Astelehenean goizeko 5:30ean gertatu da erasoa, ostatu turistiko bateko komun publikoetan. Momentuan gizonezkoa atxilotu bazuten ere, karguekin aske geratu da epailearen aurretik pasa ondoren.
31 urteko gizon bat atxilotu dute Zarautzen (Gipuzkoa) ostatu turistiko bateko komun publikoetan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Ertzaintzaren esanetan, erasoa astelehenean goizeko 5:30ean gertatu da eta momentuan atxilotu bazuten ere, behin astelehen arratsaldean epailearen aurretik igarotakoan karguekin aske geratu da gizonezkoa.