Gertakaria izan zen lekuaren inguruan zeuden segurtasun-kamerek erraztu dute gizona atxilotzea.
23 urteko gizon bat atxilotu du astelehenean Iruñeko Udaltzaingoak, 60 urteko emakume bat bortxatzea egotzita.
Erasoa larunbat gauean gertatu zen Nafarroako Artxibo Nagusiaren inguruan, Alde Zaharrean. Datuen arabera, bi gizon emakumeari sakelekoa eta poltsa lapurtzen saiatu ziren indarkeria erabilita, eta horietako batek bortxatu egin zuen ihes egin aurretik. Inguruan zeuden segurtasun-kamerek ahalbidetu dute gizona lehenbailen atxilotzea.
Gizona Antsoainen atxilotu dute, eta Udaltzaingoaren egoitzan dago kasua epailearen esku utzi arte.