argia.eus
INPRIMATU
Gizon bat espetxeratu dute Gasteizen adingabe bati sexu abusuak egitea leporatuta
  • Larunbatean atxilotu zuen gizona Ertzaintzak, eta astelehen goizean eraman dute epailearen aurrera.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 06a

Segurtasun Sailak baieztatu egin du Ertzaintzak  larunbatean gizonezko bat atxilotu zuela Gasteizen, adingabe bati sexu abusuak egotzita. Ertzaintzak ez du zabaldu ustezko erasotzailearen edo biktimaren inguruko bestelako daturik ofizialki. El Correo-k zabaldu duen informazioaren arabera gizonaren emazteak salatu du egoera, abusuak jasan dituen adingabea 9 urteko neska bat da, eta erasotzailea bere osaba. Astelehen goizean eraman du Poliziak Gasteizko epaitegietara, eta epaileak Zaballan espetxeratzeko agindua eman du.