Emakume bati ukituak egitea leporatuta, Iruñeko Udaltzaingoak atxilo eraman du gizonezko bat Sanferminetan, salaketa jaso ostean. Sexu-erasoen kontrako informazio guneak ia 4.000 laguni eskaini die arreta bi egunetan, eta bi salaketa jaso dituzte ukituak egiteagatik.
Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gizon bat atxilotu dute, Sanferminetako jaien barruan, sexu erasoa leporatuta. Emakume bati ukituak egin dizkiolakoan eraman dute atxilo. Udaltzainek salaketa jaso dute, eta horren ostean atxilotu dute gizona.
Horrez gain, indarkeria matxistari eta sexu erasoei aurre egiteko Gaztelu Plazan jarri duten informazio gunean beste bi kasu salatu dituzte ukituak egiteagatik. Gune horretatik, lehen bi egunetan 3.825 lagun pasa dira jadanik, jakinarazi dutenez.