Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arrastian, 16:00ak inguruan, Algortan, bere bikotekide ohiari sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita; emakumea ihes egitea lortu zuen eta auzotarrei laguntza eskatu zien.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, ustezko erasotzaileak bere bikotekidearen tinbrea jo zuen eta, emakumeak atea zabaldu bezain laster, bultzaka sofaraino eroan zuen; barruko arropa kendu zion eta bortxatzen ahalegindu zen. Borrokan egin ostean, alde egiten lortu zuen emakumeak eta auzokide baten etxean babestu zen. Segidan, Ertzaintza deitu zuten: bertaratutako poliziek gizona atxilotu zuren. Horrez gainera, ustezko erasotzaileak sakelako telefonoa kendu egin ziola salatu zuen biktimak; gizonezkoaren barruko arropen artean aurkitu zuten, polizia-iturriek aipatu dutenez. Gaur goizean, epailearengana eroan dute atxilotua.