argia.eus
INPRIMATU
Gazteen gizentasuna kezkagarri bihurtzen ari da Europan
  • Munduko Osasun Erakundeak (MOE) astelehenean argitaratu zuen txostenaren arabera gazteen gizentasuna epidemia bihurtzeko bidean dago Europan.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko otsailaren 26a
Gazteen gizentasuna Europan epidemia bihurtzeko bidean.

Ikerketa 53 herrialdetan egin da eta emaitzak kezkagarriak dira. Hiru nerabetik batek gizentasuna du eta gainera, arazoa oso gaztetan hasten da: 11 urtetik gorako gaztetxoen %33k du gizentasuna.

Generazio berrien nagikeriak eta gaur egun modan jarri den zabor-janak kasuak larriagotu ditu.

Emaitza larrienak dituzten herrialdeen artean Grezia, Portugal eta Espainia agertzen dira. Emaitza hobeak dituzten herrialdeak, aldiz, Suitza, Herbehereak, eskandinaviar herrialdeak eta Frantzia dira. Frantzian, esaterako, bost gaztetik batek du gizentasuna.