"Bilbao 2020 Eurokopa Honi Ez" plataformaren aurkezpena burutu da Sumendi Espazioan.
2020ko ekaina eta uztaila artean Eurokopako 16. edizioa ospatuko da. Espainiako futbol federazioak txapelketaren hainbat partidu Bilboko San Mames futbol zelaian jokatzea proposatu zuen eta horrela izatea erabaki dute.
Horri aurre egiteko, martxoan «Bilbao 2020 Eurocopa Honi Ez» plataforma sortu zen eta ordutik Eurokopak ekarriko dituen ondorioak azaltzeko eta plataforma ezagutzera emateko hainbat aurkezpen burutu dituzte Euskal Herrian zehar.
Honen inguruan hitz egiteko, plataformako kidea den Markos Lezaun izan dugu Hizpidean. Aipatu du, ondorioetan pentsatzean, zuzenean burura etortzen zaiguna Espainiar Selekzioak Bilbon jokatuko duela izan daitekeela, edota Euskal Selekzioak ezingo duela egin. Baina nazio auzia izateaz haraindi, esparru guztietan kapitalaren eraso bat izango dela azaldu du.
Auzi internazionalistaren eragina Turkia edota Israel bezalako herriek jokatuko dutelako emanen da. Genero auziari ere eragingo dio, futbolero eta jarrera matxistez beteko direlako Bilbo. Horrez gain, errepresioaren gorakada emango da eta hiria faxistez beteko da, hala nola, Suitza, Polonia edota Espainiako ultra eskuindarrekin.