argia.eus
INPRIMATU
Gizarte laguntza zerbitzuak 2012an 3.000 kexa jaso dituela dio Arartekoak
  • 2012an gizarte laguntzaren inguruko kexa kopurua “asko” hazi dela adierazi du Iñigo Lamarca EAEko Arartekoak. Zerbitzuak deuseztatzea eta laguntza eskaintzeko denbora luzea izatea, edo ez ematea, izan dira kexen arrazoi nagusiak.

Ainhoa Mariezkurrena Etxabe 2013ko urtarrilaren 10
IƱigo Lamarca Arartekoak gizarte laguntzen inguruan hitz egin du prentsaurreko batean

3.000 inguru izan dira herritarrek gizarte laguntza zerbitzua behar bezala ez jasotzeagatik jarritako kexak 2012an, 2011n baino %20 gehiago. Batez ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) ingurukoak izan direla azpimarratu du Lamarcak.

Lanbidek, EAEko Enplegu Zerbitzuak, DBEren erantzukizuna hartu zuenetik salaketa gehiago jaso ditu gizarte laguntzak Lamarcaren ustetan. Horiek ekarri dute 2011ko kexa kopurua handitzea. Langabezia tasak gora egiten duen heinean, kexak areagotuko direla gaineratu du.

Era berean, Lanbideren funtzionamendua hobetzea espero duela adierazi du eta horren bitartez gizarte laguntzaren inguruko kexa kopurua jaistea.