argia.eus
INPRIMATU
Gizarte laguntzak jasotzen dituzten etorkinen kriminalizazioa salatu dute Bilbon
  • “Gizarte eskubideen alde. Murrizketarik ez” lemapean protesta egin dute ostegunean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzaren aurrean. Sindikatuetako eta gizarte talde ezberdinen ordezkariek hartu dute parte protestan, besteak beste.

Judith Perez @judyjudd 2014ko irailaren 19a
Osteguneko protestaren irudia, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzaren aurrean (argazkia: Ecuador Etxea)

Bizkaiko kolektibo sozialek salatu dute uda honetan zehar PPk Arabako erakundeen bitartez etorkinen kontrako kriminalizazio kanpaina egin duela: “Marotok etorkinei leporatu die ez soilik iruzur egitea, baizik eta gizarte laguntzak kobratzea ere. Kobratzen badituzte baldintzak betetzen dituztelako da”.

Iñigo Urkullu lehendakariak lehentasunak ezartzeko itun soziala eskatzea ere kritikatu dute. Urkulluren hitzen helburua iritzi publikoa desbideratzea dela diote, murrizketak egiten jarraitzeko: “Lehentasunak sozialak dira, ez beste ezer. Gizarte-babeseko sistema handitu behar da, ez murriztu. Pertsona guztien eskubideak bermatzea exijitzen dugu”.

Herrikolore.org guneak protestaren irudiak eta adierazpenak jaso ditu bideo honetan: