argia.eus
INPRIMATU
Gizarte eta lurralde kohesioa erdiesteko ibilbide-orria finkatu du Eusko Ikaskuntzak
  • Zer da euskal nortasuna? Duela hamar urte eta orain gauza bera ote da? Gai sakonak landu ditu eusko ikaskuntzak Gasteizen egin duen 19. kongresuan.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko urriaren 09a

Bereizten gaituena baino, "elkartzen gaituena" hartu dute lema gisa, eta hortik euskalduntasuna, lurraldetasuna edo ongizatearen gizartea ukan dituzte aipagai hiru egunez. Gaur egungo mundu globalizatuan, euskal nortasun bakar batez hitz egitea zaila dela esplikatu digu Oihana Zamponi Galék. Hiru egunez eraman dituzten gogoeta eta eztabaidetatik bildumak aterako dituzte orain, ondoko hilabete eta urteetako norabideak finkatzeko.