Marokoko administrazioak sahararrei emandako tratu txarra dela eta, sahararrek, direla 11 urte, protesta sozial gisa, basamortuaren erdian Gdeim Izik kanpalekua ezarri zuten.
Handik egun batzuetara Marokoko Poliziak kanpalekua desegin zuen. Segada honetan, 14 urteko Elghari Nayemek bizitza galtzeaz gain, 23 pertsona atxilotu zituzten.
Puntu honetan hurrengoa esan behar da:
"Direla 11 urte, protesta sozial gisa, basamortuaren erdian Gdeim Izik kanpalekua ezarri zuten"
Gdeim Izikeko kanpamenduaren zorigaiztoko gertaera ez zatekeen gertatuko Nazio Batuek Sahararako autodeterminazio-erreferenduma aurrera eraman izan balute, edo Frantziak nazio batuen segurtasun-kontseiluan beto-eskubidea erabili izan ez balu, eta horrela, Nazio Batuetako tropek sahararren babesa bermatuko zuketen.
Geroago, kanpalekua jadanik deseginda hilabete batzuk zeramatzanean, atxilotuak espetxe urte askotara kondenatu zituzten bermerik gabeko epaiketa baten ondoren.
Atxilotutakoen artean, Mohamed Lamin zegoen. Preso saharar honek, urtarrilaren 13an, kartzelako baldintza gogorrengatik, mugagabeko gose greba bati hasiera eman zion. M. Lamini, egunean 23 ordu isolatuta igarotzeaz gain, janari hotzak ematen dizkiote, eta hori gutxi balitz etxetik 1,300 kilometrotara urrutiratuta dago. Kontua da, gauzak asko aldatzen ez badira, pertsona honek daukan bizi kalitate eskasarekin gose greba azken muturreraino eramango duela. Marokoko agintarien portaera gizagabe hau, estatu espainolean oso ezaguna da, J.M. Sevillanoren eta Kepa Cresporen kasuekin besteak beste. Beraz, gobernuen portaera maltzurra ikusirik, herritarrok preso honen alde egin dezakeguna ongi etorria izango da.