Irailaren 5ean Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden gida eta hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten. Harrezkero 18 hezitzaileren kaleratzea salatzea eta lan baldintza duinak exijitzea izan dute xede mobilizazioen bitartez.
Asteazken honetan LAB sindikatuak giza-katea egingo du Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik hasita.
Bertatik, 10:00etan, Bizkaiko Foru Aldundira (Kale Nagusia 25), Sabin Etxea EAJren egoitzara eta Bilboko Udalera zuzenduko dira. Instituzio bakoitzari eta EAJri zuzendutako gutun bana eramango dute egoitza bakoitzean. Mobilizazioa amaitzeko, Guggenheim Museora zuzenduko dira.
Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta... [+]
Urtearen amaieran utziko du ardura postua. Zuzendaritza berritzeko prozesua jarriko dute martxan. Vidartek 32 urte pasatu ditu Bilboko Guggenheim museoko zuzendaritzari lotuta.
Garai bakoitzak bere tenpluak ditu, botereak unean-unean jendeak zer gurtu behar duen erabaki duenaren araberakoak. Normalean, pertsonaren neurriak soberan gainditzen dituztenak, gora begiratzera garamatzatenak. Katedralak jainkoa bazen, ministerio neoklasikoak botere laikoagoak... [+]
Bederatzi hilabete greban pasatu ostean, akordioa itxi dute Ferrovial azpikontratarekin: soldata gordina 23.500 eurotik gorakoa izango dute eta lanaldi partzialak lanaldi oso izango dira.
Mugimendua deskonposatzen bide-urratzailea izan zen Eadweard Muybridge argazkilari eta ikertzaile britaniarra. Argazki segiden bitartez lasterketa-zaldien mugimendua era zehatzean jaso ahal izan zuen lehenengoz, eta 1887. urtean Animal Locomotion liburua argitaratu zuen,... [+]
Ekainaren 1etik daude greban, besteak beste, soldata arrakalaren aurka. Emakumeak dira denak, eta salatu dute 900 euro baino gutxiagoko soldata eta "lan-karga jasanezina" dituztela.
Bilboko Guggenheim museoarekin duen harremanean sakonduz errealitate areagotuan ikusi beharreko hiru artelan garatu ditu Jenny Holzer artista estatubatuarrak. Hitzen eta hitzak transmititzeko moduen inguruan eraiki du bere ibilbidea Holzerrek, hausnartzeko bideak iradokiz... [+]
1909an argitaratu zuen Filippo Tommaso Marinetti artista italiarrak Manifestu Futurista. Testu hartan “arriskuarekiko maitasuna, energiaren eta ausarkeriaren ohitura [...] Ausardia, adorea eta errebolta gure poesiaren funtsezko elementuak” zirela aldarrikatu zuen... [+]
Edorta Unamuno (Ermua, 1970) Urdaibai Bird Center behaketa zentroko biologoa da. Urdaibaiko bisofera erreserba zaindu ahal izateko arriskuez, eta etorkizunean egin nahi dituzten proiektuek ekar ditzaketen eraginez hitz egin du CTXT hedabidearekin.
100.000 euro biltzeko finantzaketa kolektiboko kanpaina jarri du martxan Bilboko Guggenheim museoak. Jeff Koonsen Puppy eskultura ezagunaren konponketa lanetarako behar dute dirua. Harrabotsa sortu du kanpainak sare sozialetan, museoko garbitzaileen grebarekin eta Urdaibaiko... [+]
2008an aurkeztu zutenetik behin eta berriz abiarazi eta gelditu dute Bilboko Guggenheim museoak Urdaibai inguruan bigarren adar bat zabaltzeko asmoa. Azken astean, ordea, berriz ere jarri dute mahai gainean proiektua, Europako Next Generation funtsen harira. Gernikan eta... [+]
Bilboko Guggenheim museoak zortzi erakusketa proiektatuko ditu aurten. Horietatik lau izango dira osotara emakumeen lanez osatutakoak, eta beste bi erakusketetan emakumen lanak ere izango dira ikusgai, gizonenekin batera.
Ez da ohikoena Guggenheim bezalako museo batean bi emakumezko artistaren bakarkako erakusketak aldi berean ikusteko aukera izatea. Beraz, aitzakia hau baliatuta, museora sartzeko bidesaria ordaintzeak merezi duela esango dugu. Lee Krasner margolariaren atzera-begirakoan... [+]