Nafarroako gobernuak AEK eta IKA euskaltegiei hitzartutako diru laguntzak zor dizkiela salatu zuten asteazkenean. Euskaltegiak ez ito lelopean ikasle eta irakasleak laugarren aldiz kalera irten ziren asteazkenean protesta egiteko.
2013. urterako euskaltegientzat 245.000 euroko diru laguntza onartuta zegoela salatu zuten giza katean. Gobernuak ordea diru laguntzarik banatu ez duela adierazi dute. 2014. urtean oraindik ere “Hezkuntza Departamentuak diru laguntzen deialdirik egin ez duela” azaldu zuten parte hartzaileek.
Giza katea Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean hasi eta Hezkuntza Departamentu parean amaitu zen. Euskaltegien “egoera larria” salatu dute euskaltegietako kideek eta euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu dute.
Giza katearen argazki galeria egin dute Ahotsa.info-n.