argia.eus
INPRIMATU
Giza Eskubideen urratzaileak salatzeko sareko ekimena
  • Punto y Seguido herri ekimenak sarean bildu nahi du “torturatzaile, zapaltzaile eta Giza Eskubideen kontrako kriminalen inguruko informazioa”. Kaosenlared webgunean adierazi dutenez, wiki bat sortu dute horretarako. Nahi duenak salaketa berriak egin ditzazke edota aurretik aipatutako kriminal baten informazioa aberastu. Ekarpenak anonimoak dira.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko ekainaren 04a
Hainbat naziotako legedia ere bildu dute wikian (Argazkia: antiguaymedieval.blogspot.com) )

Salatuak nazioarteko auzitegietara eramateko baliatu nahi dute lortutako informazioa. Auzi horiek aurrera egingo ez balute ere, “erantzuleak seinalatu eta lotsarazi” behar direla azpimarratu dute. “Espainia eta Latinoamerikako diktaduren garaiko krimenak zein gaur egungoak izan daitezke”.

Ekimena espainieraz burutu izanagatik, beste hizkuntza batzuetan mintzo diren herrialdeetan antzeko proiektuak zabaltzeko itxaropena adierazi du Punto y Seguidok. “Elkarbanatu dezagun informazioa zigorgabetasunaren aurka, historia errepika ez dadin”.