Terrorismoaren Biktimen Memorialak duen ikuspegiaren aurka antolatu dira hainbat elkarte memorialista. Nerea Martinez Martxoaren 3 elkarteko kidea da, eta Memoria Osoa plataformaren izenean hitz egin dute berarekin Hizpidean saioan.
Espainiako erregea, Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Iñigo Urkullu, beste batzuen artean izan ziren joan den astean Gasteizen, Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroa aurkezten. Hainbat elkarte eta eragilek salatu dute bertan lantzen den memoria partziala eta baztertzailea dela, estatu terrorismoaren biktimak alde batera uzten dituelako.
Bestela ere, 1960tik aurrera kontatzen hasita, Carrero Blanco eta frankismo garaian diktadurarentzako lanean aritutako beste pertsona batzuk ere omentzen ditu.
Nerea Martinez Martxoaren 3 elkarteko kidea da, eta Memoria Osoa plataformaren izenean izan da Hizpidean irratsaioan. Berari eskatu diote Memorialaren balorazioa, eta alternatibak nolakoa izan beharko lukeen hausnartzen aritu dira berarekin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai: