argia.eus
INPRIMATU
Ahoztar Zelaieta
“Giza eskubideen talde batzuek Ertzaintzak darabilen Cellebrite softwarea ez erostea eskatu dute, eskubideak urratzen dituelako”
  • Ahoztar Zelaieta kazetaria izan dute Hala Bedi Irratiko Hizpidean saioan. Aste honetan El Salto aldizkarian argitaratu duen artikulu bat izan dute mintzagai. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Josu Erkoreka buru duela, ERC zelatatzeko eta Luis Barcenas PPko diruzain ohia, besteak beste, zelatatzeko erabil izan den teknologia israeldarra erosi du.

Hala Bedi @halabedi 2022ko urriaren 06a

Zelaietak dioenez, teknologia horrek errefuxiatuak deportatzeko eta mundu osoko kazetariak, eskubide zibiletako ekintzaileak, disidenteak eta gutxiengoak jazartzeko lagundu du.