“Giza eskubideen legeak aldatuko ditut terrorismoa borrokatzeko beharrezkoa bada”

  • Ahoan bilorik gabe, legeak gogortzea proposatu du Theresa May Britainia Handiko Lehen Ministroak, giza eskubideen legedia bera zalantzan jartzeraino. Ekainaren 3ko Londreseko atentatuen ostean, estatuaren segurtasuna bihurtu da Ingalaterrako hauteskundeen eztabaidagai nagusia.


2017ko ekainaren 07an - 09:09

“Terrorismoagatik susmagarriak direnen askatasun eta mugimenduak oztopatzeko gehiago egin beharra da. Eta giza eskubideen gure legeek galarazten badigute, legeak aldatuko ditugu egin ahal izateko”.

Terrorismoagatik susmagarriak diren kanpotarrak errazago deportatzeko neurriak bilatuko dituztela adierazi du kanpaina ekitaldi batean, hauteskundeetarako 36 orduren faltan. Epaitegietara jotzeko proba nahikorik eduki gabe, mehatxua direla jakitearekin soilik, neurriak har daitezen proposatuko du Mayk, eta beharrezkoa bada, oinarrizko giza eskubideen legeak aldatuko dituela ohartarazi du, jarraitzaileen txalo artean. Bezperan oposizioko buru Jeremy Corbyn laboristak bere dimisioa eskatu zuen atentatu hauek poliziari egindako murrizketekin lotu ostean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Londres
Ez deitu “momia”

Britainia Handiko museoek, Londresko British Museum buru dutela, gomendio bat luzatu berri dute: momiei “momia” ez esatea.


Industrializazioak loa aldatu zigun

Londres, XVII. mendea. Hiriko artxiboetako dokumentu kriminaletan loari buruzko hainbat erreferentzia jaso zituzten; “lehen loaldia” eta “bigarren loaldia” aipatzen zituzten, baita tarteko esna-aldian egiten zutena deskribatu ere.


Merkataritzaren kolapsoa Ingalaterran
Adi Felixstoweko zamaketariei: Olentzeroren oparirik gabe utz zaitzakete

Ingalaterrako Felixstoweko portuko zamaketarien grebak hankaz gora jarri du azken hamarkadetan nagusitu den kontainer bidezko merkataritza eredua. Erresuma Batuan XX. mendean 80.000 ziren portuetan zamaketan aritzen ziren langileak, egun ez dira 10.000ra iristen, baina itsas... [+]


Luxuzko hotela Londiniumen

Londresko Museo Arkeologikoko (MOLA) kideek erromatar mosaiko handia topatu berri dute Southwarken, Londinium zaharraren kanpoaldean.


Black Lives Matter-eko ekintzaile batek tiro bat jaso du buruan Londresen

Sasha Johnson Black Lives Matter (BLM) taldeko ekintzailea eta "Taking the Initiative" alderdi politikoko kidea egoera kritikoan dago, buruan tiro bat jaso ostean. Tiroketa Peckhamen, Londres hegoaldean, gertatu da eta poliziak ikerketa abiatu du.


Kolera izurria mapekin gelditu zuen aitzindaria

Londres, 1848. Kolera izurria zabaldu zen hirian, eta medikuak bi bandotan zatituta zeuden gaixotasun horren eta beste batzuen jatorria zela eta.


AEBetako militarrak zibilak hiltzen agertzen diren bideoa proiektatu dute Londresko parlamentuko fatxadan

AEBetako militarrek Irakeko zibilen aurka egindako erasoen bideoak proiektatu dituzte Erresuma Batuko parlamentuan, Julian Assange AEBetara estraditatzeko eskaerari aurka egiteko. Irudiak 2007koak dira, WikiLeaks webgunean filtratu zituen horietakoak.


2019-12-31 | Zero Zabor
Sutea izan da Londresen Rainhamgo erraustegian

Ingalaterran, Londresko suhiltzaileek informatu dute sei kamioik eta 40 suhiltzailek parte hartu dutela Rainhamgo erraustegian igandean piztu den sutea itzaltzen, Creek Wayn.


Extinction Rebellion mugimenduaren deialdia
Ehunka atxilotu mundu osoan, klima aldaketaren aurkako protestetan

Londresen sortutako mugimenduak aldarrikapenez bete ditu munduko hainbat toki, “krisi klimatikoari eta kolapso ekologikoari” aurre egiteko.


2019-07-18 | Zero Zabor
Sutea Londresko erraustegi berri-berrian

Uztailaren 11n, osteguna, sutea piztu da Londresko Croydon auzoan Viridor konpainiak oraindik probatan darabilen erraustegian. Konpainiak 'sute txikia' izan dela esan arren, zenbait hedabidek istripu larritzat jo dute eta su-hitzaileek egun oso bat behar izan dute garrak... [+]


Errege alferren neurriko maratoia

Grezia, K.a. 490. Maratongo guduan greziarrek persiarrak mendean hartu zituzten. Herodotok, Plutarkok eta Luzianok jaso zuten garaipenaren berri eta, bertsioak bertsio, kondairak dio Filipidesek Maratonetik Atenaserako bidea korrika egin zuela albistea jakinarazteko, eta misioa... [+]


2017-09-12 | Xalba Ramirez
100 atxilotutik gora Londresko armen nazioarteko ferian

Bi urtean behin egiten den Nazioarteko Defentsa eta Segurtasun Hornikuntzen feriaren (DSEI) kontrako protesta astean 100 lagunetik gora atxilotu ditu Londresko poliziak. Armak bertara iristeko errepideak blokeatu nahi izan dituzten ekintzaile baketsuak izan dira atxilotuak.


Eguneraketa berriak daude