argia.eus
INPRIMATU
Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia ikertuko du justiziak sexu eraso batengatik
  • Alemaniako WDR telebista kate publikoko kazetari batek salatu du Frantziako presidente ohia, Le Monde egunkariak argitaratu duenez. 2018ko abenduan gertatu zen erasoa, kazetari horrek Valérie Giscard d'Estaing elkarrizketatu zuenean. Presidente ohiak ukatu egin du gertatutakoa, ezertaz oroitzen ez dela argudiatuz.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko maiatzaren 12a
Giscard d´Estaing Frantziako presidente ohia. Argazkia: The Objective.

Erasoa gertatu eta segidan salatu zuen Ann-Kathrin Stracke 37 urteko kazetariak 94 urteko presidente ohia. Helmut Schmidt Alemaniako kantziler ohia omentzeko saio batera gonbidatu zuten Giscard d'Estaing, biak izan baitziren presidente garai berean.

Stackek azaldutakoaren arabera, presidente ohiak behin baino gehiagotan ukitu zion ipurdia elkarrizketan zehar, eta agurtzerakoan “bi musu zakar” eman eta amets goxoak izateko esan zion. Erasoa gertatu zen egun berean erredakzioan horren berri eman zuen eta abokatuengana jo zuten.

Giscard d'Estaingek ez duela ezer gogoratzen argudiatu du, ezta Stackerekin egon izana ere.