argia.eus
INPRIMATU
Girona izango da zergak Kataluniako Zerga Agentziari ordainduko dizkion lehen hiriburua
  • Espainiako erakundeei zuzenean ordaindu beharrean, Kataluniako agentziari ordaintzeko erabakia hartu du Gironak, Kataluniako beste hainbat herrik aukeratutako ildo beretik.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko apirilaren 09a
Girona

Gironak eman du pausua momentu honetan, baina ez da norabide horretan aurrera egitea erabaki duen udalerri bakarra. Hain zuzen, ANC-k jakinarazpen batean jaso duenez, duela egun batzuk, Vicek ere iragarri zuen "subiranotasun fiskala" egingo zuela, Igualada, Calella, Alella, Torelló eta Falsetek egiten duten bezala, besteak beste.

#JoPagoACatalunya

#JoPagoACatalunya kanpaina berriro aktibatu da 2021eko lehen hiruhilekoko zergen likidazioaren harira. Generalitateari Kataluniako Zerga Agentzia indartzeko bultzada emateko asmoa du. Helburua da erakundeak zerga arloko diru-bilketaren eta informazioaren bolumen handiagoa kudeatzea. Kataluniako administrazioa prest izan dadin, inoiz independentzia prozesua burutuko balitz.

Udalerriei, autonomoei, enpresei, administrazioei, alderdi politikoei, patronalei eta herrialdeko erakundeei dei egiten die kanpainak BEZa, PFEZ eta sozietateen gaineko zerga Kataluniako Zerga Agentziari ordaintzero. Erakundeak joan den udazkenean aurkeztutako datuen arabera, Kataluniak bertako zerga guztien %5,3 baino ez du biltzen, eta horien %87,7 Espainiako Estatuak biltzen ditu.