Gipuzkoako auzo eta herri txikietako eskola publikoek atzo (12) Elgetan ospatu zuten Eskola Txikien Jaia. Antolatzaileen arabera 2.000 pertsona inguru bildu ziren Elgetan. Jaiaren baitan, Arroan, Zubietan eta Aginagan aritutako hiru irakasle omendu zituzten. Datorren urteko jaia Igeldoko ikastetxe publikoak antolatuko du.