argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoarrek hilean 25 euro ordainduko dituzte gehienez AP-1 eta AP-8 autopistetan
  • Eibar-Gasteiz ibilbidea egiten duen AP-1 autopista eta Behobia-Bilbo zeharkatzen duen AP-8a erabiltzeagatik, hilean gehienez 25 euro ordainduko dute Gipuzkoan erroldatuta dauden eta ViaT teleordainketa sistema daukatenek. 2013tik aurrera jarriko du martxan neurria Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2012ko irailaren 14a
Irungo irteera (AP-8)

Larraitz Ugarte Aldundiko Azpiegitura sailburuak joan den ekainean aurkeztu zuen proposamena eta atzo Batzar Nagusietan ez zuen oposiziorik aurkitu gainerako alderdien artean, nahiz eta PPk adierazi zuen arazo sakonago baten "adabakia" dela. Beraz, ondobidean, aurrera aterako da neurria.

Ugarteren hitzetan, Gipuzkoako 15.000 familia ingururi eragingo die neurriak, eta urtean 700 bat euro aurreztu ahalko lituzkete. 1,3 eta 1,8 milioi euroko gastua sortuko dio honek Aldundiari, baina ordainetan, autopisten mantentze lanetarako inbertsioa gutxituko dute.