argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoan hildakoen hamarretik zazpi zahar etxeetan hil dira
  • BERRIA egunkariak jakitera eman duenez, Gipuzkoan koronabirusaz hildakoen %70a zahar etxeetako egoiliarrak dira. Orotara, zifra ofizialei segi, 91 dira Gipuzkoako zahar etxeetan hildakoak.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 13a

BERRIA egunkariak plazaratu du ondoko zifra esanguratsua: Gipuzkoan koronabirusaz hildakoen %70a zahar etxeetako egoiliarrak dira. Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak emandako informazioei segi, orotara 91 dira koronabirusaz hildako egoiliarrak, hots, Gipuzkoan hildakoen hamarretik zazpi.

Aipagarria da datua Gipuzkoa baita Euskal Herrian eritasuna gutxien hedatu den herrialdea. Araban hildako guztietatik hamarretik lau zahar etxeetan hil dira, eta Nafarroan, hamarretik hiru dira (Nafarroako Gobernuak onartu du koronabirusa diagnostikatu gabe hil diren egoiliarrak egon litezkeela). Albistea osorik irakurtzeko lotura: