Gipuzkoako kontsumo taldeen festa, 16an Beasainen

  • Basherri Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatibak biltzen dituen sarearen festa egingo da hilaren 16an Beasainen. Besteak beste, kontsumo taldeetan aintzat hartzen diren irizpideen lanketa egingo dute parte hartzaileek: asteroko otarretan laborariak orotariko barazki ekologikoak eta garaian garaikoak sartzen ote dituen, kopurua edota prezioa egokiak diren, taldeko kideek proiektuan aktiboki parte hartzen duten eta abar.


2016ko urtarrilaren 8an - 09:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Goizeko 11:00etan hasiko da festa, babarrun lehiaketarekin. Ordu erdi beranduago hasiko da kontsumo taldeen inguruko eztabaida, eta 14:30ean bazkari herrikoia egingo da. Ondoren, 16:30ean, antzerki emanaldia izango da.

Halaber, egun osoan zehar azoka, saskien zozketa, pintxo dastaketa eta abar izango dira.

Festa.Erraldoia

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzea
2022ko irailaren 30
Biolurren "Duina" ikerlana
Zein da barazki ekologikoen kostu prezioa?

2020ko azaroaren 18
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Baratze bat

Eguneraketa berriak daude