Komisaldegietan %13koa eta epaitegi zein adin txikiko zentruetan %7koa da soldata-arrakala. Diru publikoarekin finantzatzen den genero diskriminazio batean aurrean gaudela salatu dute ELA, ESK, LAB eta UGT sindikatuek.
Komisaldegietako eta epaitegietako garbikuntza zerbitzuko langileak greban daude pasa den irailaren 19tik. Pairatzen duten soldata-arrakala ezabatzeko asmoz mobilizatzen aritu dira eta protestekin jarraitzeko oinezko martxak egingo dituzte. Greban daramaten 70 egunetan, Segurtasun Sailak eta Justizia Sailak ez dute nahi izan langileekin biltzerik.
Lehenengo etapa Oiartzundik Donostiara egingo dute eta bigarrena Eibarko epaitegitik Bergarako epaitegira. Gatazkaren konponbidea exijitzen duen proposamen bat Eusko Legebiltzarrera eramatea izango dute helburu.
Garbialdiri dagokionez, greba hasi zenetik hilabete igaro zen enpresa esleipenduna negoziazio‑mahaian eseri arte. Gainera, erosahalmena mantentzea bermatzen ez duten proposamenak aurkeztu zituzten.
Sindikatuek salatu dute, garbialdi zein epaitegi eta komisaldegietako arduradunek gatazkaren konponbidea bilatu beharrean, kolektiboaren greba eskubidea “sistematikoki” urratzen ari direla, aldizka instalazioak garbituz.
Jadanik hiru salaketa jarri dituzte sindikatuek lan-ikuskaritzan, langile grebalariak legez-kontra ordezteagatik.