Ostiralean, martxoak 16, hasi ziren Gipuzkoako gaztetxe eta gazte asanbladen arteko topaketak Beasaingo gaztetxean. Bi egunez mahainguru eta eztabaidez gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Manifestazioa eta aisialdirako aukera ere egon da.
Beasainen antolatu dituzte Gipuzkoako gaztetxe eta gazte asanbladen arteko topaketak. Hainbat ekimen egon dira asteburuan. Ostiralean, martxoak 16, hasi ziren topaketak eta bi egunez, hausnarketarako aukera izan dute bertaratutakoek.
Ildoetan banatutako eztabaidak egin dituzte parte hartzaileek; besteak beste, etxebizitza, komunikazioa, knotrakultura edota generoa izan dituzte hizpide. Manifestazioa ere egin zuten, "Ogi gogorrari hagin zorrotza!" lelopean Beasaingo kaleetan zehar. Gauean afaria eta kontzertuak egon ziren.
Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.