argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Adegiren artean nabarmen gaiztotu dira harremanak
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak Adegirekin zuen “harreman normalizatua” eten du. Hitz gogorrak erabili ditu Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak, Adegiri  “Madrilgo lobby-en jarritzale izatea” leporatu dio. Adegiren egoitzara sartu aurretik, argi utzi zuen Ugartek, patronalak Espainiako Lan erreforma aplikatzeko asmoarekin jarraitzen badu, Diputazioarekin ezingo dutela harreman normalizatua izan.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko uztailaren 16a
Jada 88 itun kolektiboetatik 19 bakarrik daude martxan. Argazkia: elpais.com

Foru aldundiak onartu du zaila izango dela Adegi bere posiziotik mugitzea. Beren eskuetan dagoen guztia egingo dutela esan du Ugartek, “patronalak onartzen dituen Madrilgo politikek lurralde gipuzkoarraren garapen ekonomikoari kalte egiteaz gain gizartea pobretzen” baitute.

Negoziazio kolektiboa legebiltzarrean

Legebiltzarrean itunen galera dela eta, EH Bilduk eskatuta Confebasken jarrera arbuiatzeko legez babesteko proposamena bozkatuko da etzi. Patronala “harrituta” utzi du legebiltzarrak, honek ateak ireki baitizkio EH Bilduren proposamenari.“Nola liteke edozein herrialdetan legearen bermatzaile behar duen erakundeak legea urratzeko aukera mahaian jartzea eta legea errespetatzen dutenak gaitzesteko aukera zabaltzea”. Confebask argi zuzendu zaie alderdi politikoei, zuhurtziaz eta zentzu onez jokatzea eskatu die, eta EH Bilduren proposamena baztertzea eskatu die. EAJk proposamena bozkatzea ahalbidetu du.

Erreformaren biharamunean

Berria egunkariak argitaratu duenez, jada 88 itun kolektiboetatik 19 bakarrik daude martxan. Araban sei mantendu dira, Gipuzkoan bederatzi eta Bizkaian lau.