argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako epaitegi eta komisarietako langileek hiru eguneko kanpaldia egingo dute
  • Ekainaren 17tik 19ra Donostiako bulebarrean kanpaldia egingo dute ELA, ESK, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Ekainaren 19an bederatzi hilabete beteko dira greba hasi zela. Ia langile guztiak emakumek dira.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 17a
Kanpaldia ekainaren 17tik 19ra izango da. Argazkian grebalariak protestarako deia egiten. Argazkia: ELA.

Langileek soldata arrakala gainditzea dute helburu nagusi. Gipuzkoako epaitegiak eta komisariak garbitzen dituzte eta haien jarduna kaleko garbitzaileekin (ia denak gizonak) alderatu izan dute. Sindikatuen kalkuluen arabera, komisarietako langileek %13 gutxiago kobratzen dute eta epaitegietakoek %7 gutxiago.

Soldata arrakala oinarrizko soldatan bezala osagarrietan ere badela salatu dute. Lan hitzarmenean toxikotasun eta nekagarritasun plusak araututa daude, baina ez zaie halakorik aplikatzen, arriskuko lanik ez dutela egiten argudiatuta. Sindikatuak prest daude gaia epaitegietara eramateko, haien ustez langileek arriskua badutelako eta epaia irabaziko balute, eta gehigarriak kobratuko balituzte, soldata %20tik %30 bitartean igoko litzaieke.

Apirilaren 29an, Donostiako Kaxilda liburu-dendan Emakumeak greban mahai-ingurua antolatu zuten ELAk eta ARGIAk elkarlanean, eta hizlarien artean izan zen Nekane Zabala Hernaniko polizi-etxearen garbitzailea. Estitxu Eizagirrek bere blogean jaso zuen langile grebalariak haien borrokaz kontatutakoa: “Kale garbitzaileekin parekatu behar ditugu epaitegi eta komisaldegi barruko garbitzaileon baldintzak, soldata arrakala gainditzeko