58 pertsonako taldeak Gipuzkoa Garaile ekimena abiatu du. “Gizarte zibiletik sortutako ekimena da, etorkizuneko erronkei hausnarketa kolektiboa egitetik sortu da”, adierazi dute.
Talde sustatzailean daude enpresa munduko, unibertsitateko eta zientzia alorreko ordezkariak, hala nola Adegi patronaleko presidente Pello Guibelalde, Espainiako ministro ohi Cristina Garmendia, Realeko presidente Jokin Aperribay eta Juanjo Alvarez Zuzenbideko irakaslea.
2008an antzeko ekimen bat abiatu zuten lurraldean, Gipuzkoa Aurrera izenpean. EAJ eta Hamaika Bat alderdiak buru zituen Aldundiak bultzatu zuen, eta bost botere gune nagusik osatzen zuten: ADEGI, Merkataritza Ganbera, Mondragon Korporazioa, Kutxa eta Aldundia bera. Gerora, Donostiako Udala ere sartu zen.
2011n, Bildu erakundera iritsi zenean, amaitutzat eman zuen lobby hura. Martxan egon zen bitartean aurrekontu foraletan lau milioi euroko gastua eragin zuen. Orain erakundeen parte hartzerik gabe abiatu dute bidea.
Gipuzkoa Aurreraren sorrera dokumentuan irakur daitekeenez, hainbat proposamen egin zituzten. Batzuk nabarmentzearren, Hondarribiko aireportua bultzatzea edo “Gipuzkoako hondakinen arazoa konpontzea”.
Gipuzkoa Garaileko aurkezpenean adierazi dutenez, beren lan ildoak teknologia, ezagutza, I+G+i, formazioa eta langileek enpresetan duten partehartzea izango dira. Lehen proposamenak ekainaren 25ean jakinaraziko dituzte, Hego Euskal Herriko hauteskundeen ostean.
Nork osatzen dute Gipuzkoa Garaile?
Lobbyaren webguneak ekimenari buruzko informazio ugari eskaintzen du, tartean sortzaileak zein diren. Beheko zerrendako pertsonek osatu dute:
Jose Mari Aizega, Ander Aizpurua, Juanjo Álvarez, Txomin Andonegi, Jokin Aperribay, Koldo Arandia, Jorge Arbaiza, Ana Arrieta, Marisa Arriola, José Arruti, José Miguel Ayerza, Andrés Barbadillo, Lander Beloki, Xabier Berasategui, José Luis De La Cuesta, Jesús De La Fuente, Xabier De La Maza, Tomás De La Presilla, Ricardo Díez, Iñaki Esparza, Julián Flórez, Mari Carmen Gallastegui, Cristina Garmendia, Juan Gastesi, Luis Goenaga, Juana Goizueta, Jesús Gómez, Pello Guibelalde, Jose María Guibert, María Luisa Guibert, Tomás Iriondo, Ion Irurzun, Cristina Iturrioz, Ana Belén Juaristi, Eduardo Junkera, Imanol Larrañaga, José Luis Larrea, Gustavo Lascurain, Ainhoa Lete, Gurutz Linazasoro, Javier Lopetegui, Antxon López Usoz, Carlos Luna, Carlos Martín, Joseba Martínez, Iñaki Mujika, Xabier Ortueta, José Javier Pardo, Txema Pitarke, Javier Roquero, Iñaki San Sebastián, Iñigo Ucín, Asier Vitoria, Iñigo Zaldua, Maite Zelaia, Eduardo Zubiaurre.
Aurkezpenaren bideoa: