argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako Diputazioaren turismoko berrikuntza saria, Aparture elkartearentzat
  • Aparture Euskadiko Etxebizitza Turistikoen Elkarteak jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismoko Berrikuntza Saria, "Gipuzkoako turismo ereduan berrikuntzari eskaintzen dion balioagatik".

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 21

"Sari honen bidez turismoak egiten duen ekarpena nabarmendu nahi dugu, aberastasun eta enplegu iturri, modernizazio eta berrikuntzako faktore, eta Gipuzkoak atzerrian duen irudiaren plataforma denez gero; faktore horiek sektorea gainditu eta gizartean eragin positiboak izateaz gain, aberastasuna sortzen dute", azaldu du Maite Cruzado Turismo zuzendariak.

Foru Aldundiak "kontuan izan du Aperture liderra dela etxebizitza turistikoen sektore arautuan". 700 etxebizitza baino gehiago ditu Gipuzkoan, eta "eredu zorrotz bat" sustatu du zerga eta lan esparruan. "Sistema eredugarri, arduratsua eta jasangarria da; Donostian 1.200 etxebizitza eta 4.200 plaza eskaintzen ditu, 108,5 miloi euroko inpaktu ekonomikoa du, eta 270 enplegu sortzen ditu zuzenean eta 675, zeharka. Hori dela eta, turismoaren diru sarrerak lurralde guztian zabaltzen dira".

Cruzadoren hitzetan turismo eredu jasangarria izatea dela Gipuzkoaren helburuetako bat eta, zentzu horretan, "Aparturek abian jarri duen eredu berritzaile, kalitatezko eta arduratsuak turismoak izan ditzakeen ondorio negatiboak murrizten ditu".