argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernua auzitara joateko prest Euskal Herri osoa islatzen duten bide seinaleengatik
  • Nafarroako Gobernuak “nazio marka” duten bide seinaleak kentzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Kendu ezean neurri legalak hartuko dituela ohartarazi du Juan Luis Sanchez Nafarroako presidenteordeak.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko abenduaren 12a
Langileak seinale berriak jartzen. (Argazkia: Gipuzkoako F.A)

Udalbiltzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten Euskal Herriko nazio marka errepideetako seinaleetan erabiltzeko, zazpi herrialdeak kontuan hartzen dituen panelekin. Sanchezek Gipuzkoako Foru Aldundiari bide seinaleak kentzeko eta “muturra sartzeari uzteko” eskatu dio.

Aldundiak kasurik egin ezean bide legaletara joko duela esan du Nafarroako presidenteordeak, eta salatu du, eskumenak ez daudela Euskal Herriko nazio izaera islatzen duten panelekin alboko komunitatea “iraintzeko” eginak.

Sanchezek gaineratu du erantzukizuna Gipuzkoako Foru Aldundiarena ez bada, UPNk Gobernuari beharrezko neurriak hartzeko eskatuko diola.