EH Bilduk eskuratu ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bozik gehien: 120.578 bozekin, 22 batzarkide lortu ditu, 2019ko hauteskundeetan baino 5 gehiago. EAJk, PSE-EEk eta Podemosek behera egin dute: EAJk 17 batzarkide lortu ditu, aurrekoan baino 3 gutxiago. PSE-EEk 7 batzarkide eskuratu ditu, aurrekoan baino 2 gutxiago, eta Podemosek 2 batzarkide, aurrekoan baino 2 gutxiago. PPk egin du gora 2 batzarkidetan, eta 3 izango ditu. Gehiengoa eskuratzeko 26 batzarkide behar direnez, datorren asteetan alderdiek egingo dituzten itunen baitan egongo da gobernatzeko ahala.
[[hauteskundeak grafikoak estua 2023 M28 batzar-nagusiak gipuzkoa]]
EH Bilduk 120.578 boz lortu ditu, hau da, boza eman dutenen %36,19ko babesa lortu du eta hau babes handiagoa da 2011n gobernatu zuenean lortu zuena baino: ordukoan boza eman zutenen %35,43k bozkatu zuen EH Bildu. 22 batzarkide eskuratu ditu.
EAJk 105.437 boz eskuratu ditu eta bozen %31,65 lortuta 17 batzarkide izango ditu. Lau urteotan ia 25.000 boz galdu ditu (2019koan 130.767 boz lortu zituen) eta 3 batzarkide gutxiago izango ditu.
PSE-EEk ere beherakada izan du: 2019koetan baino 2 batzarkide gutxiago lortu ditu, eta 7 izango ditu. Guztira 51.591 boz eskuratu ditu, aurrekoetan baino 11.000 gutxiago (62.788 eskuratu zituen orduan).
PP bihurtu da laugarren indarra, Podemosi aurre hartuta: 3 batzarkide eskuratu ditu, aurrekoetan baino 2 gehiago. Guztira 20.574 boz, aurrekoetan baino 3.000 gehiago (17.303 eskuratu zituen orduan).
Podemosek bi batzarkide galdu ditu eta 2 batzarkide izango ditu Gipuzkoan. 21.283 boz eskuratu ditu, aurrekoetan baino 10.500 gutxiago (32.831 eskuratu zituen orduan).
Abstentzioa, boto zuria eta boto baliogabeak ere igo egin dira hauteskunde hauetan: abstentzioa %40,07koa izan da, 2019ko hauteskundeetan baino 6,69 puntu handiagoa. Boto zuriak %1,78 izan dira, aurrekoen bikoitza (%0,87 izan baitzen) eta boto baliogabeak %1,23 izan dira, aurrekoetan %0,84 izan zirenean.
2023ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako datu guztiak
2019ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako datu guztiak