Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin dute kartzelan dagoen haurra gurasoengandik ez bereizteko mozioa. Urtarrilaren 19an Xuak hiru urte beteko ditu eta Espainiako legearen arabera ezingo du bere amarekin espetxean bizitzen jarraitu. Beren zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten guraso presoekin batera etxeratzeko eskaera babestu dute EAJ, Elkarrekin Gipuzkoa, PSE eta EH Bilduk. PP da aurka agertu den bakarra.
Xua Gurasoekin Etxera plataforma eta Sarek egindako eskaera onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek.
Valentziako Picassenteko kartzelan jaio zen Xua eta bertan daude umea eta bi gurasoak. Familiarengandik 600 kilometrora, bisitan joatea 1.200 kilometroko bidaia da.
Xuaren guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangak ez dute odol deliturik eta beraien 12 urteko kartzela zigorraren 10 urte bete dituzte, zigorraren hiru laurdena baino gehiago. Espainiako estatuko legedia arrunta aplikatuz gero, biek baldintzapeko askatasunean behar zuten. Sarek eta Xua Etxera plataformak aurkeztutako ebazpenak salbuespeneko legedia alboratzea eta Xua bere gurasoekin batera etxera ekartzea eskatzen dute.
Haritz Perezen txioak nabarmentzen duenez, Orio eta Usurbilgo udalek ahobatez eskatu dute Xua gurasoekin itzul dadila etxera. Bideoan, EH Bilduko Gipuzkoako batzarkide Aittor Arantzabalen hitzartzea:
Orio eta Usurbilgo udalek, aho batez, Xua gurasoekin etxera ekar dezatela eskatu dute.
Batzar Nagusietako 51 ordezkarietatik 50ek babestu dute eskaera bera gaur.
Bada garaia salbuespenezko legeak alboratzeko, ekidin daitekeen sufrimendurik ez dadin eragin. https://t.co/jQ6dWclA8t
— Haritz Perez (@HaritzPerez) January 8, 2020
Elkarrekin Gipuzkoak zera adierazi du:
Xua Lasagabasterren kasuan,Elkarrekin Gipuzkoak argi dauka kasu berezi baten aurrean gaudela, jende gehiegiri sufritu arazi zion egoera eta garai ilun bat gogora ekartzen diguna. Acogeríamos con alivio una resolución que permitiera a Xua crecer y desarrollarse junto a sus padres pic.twitter.com/qUVj6QFmhP
— Elkarrekin Gip. (Podemos/Ezker Anitza/Equo) (@ElkarrekinGipuz) January 8, 2020
Mozioa onartuta, Espainiako Barne Ministerioari bidaliko diote eskaera
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Xua Gurasoekin Etxera ekimenak eta Sarek aurkeztutako mozioa onartu dute eta eskaera Espetxe Zuzendaritzari, Zaintzako Epaileari eta espainiar Barne Ministerioari bidaliko diote. Sinatzaleen ustez, «justiziagatik, gurasoengandik ez lituzkete banatu beharko, baina baita elkarbizitzaren mesedetan ere».