argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako Aldundia: “Zero zabor politikarekin jarraituko dugu”
2012ko apirilaren 25
El Correo

Bizkaiko Igorreko zabortegira Debabarreneko mankomunitateko 25.000 tona zabor eraman dira urtean, Gipuzkoako hondakinen %7a.

Atzo jakinarazi zuen Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Gipuzkoarekin duten ituna ez dutela berrituko. Bere ustez bi erakundeen artean zegoen ituna Gipuzkoak hautsi du Zubietako hondakinen kudeaketarako zentroa “gelditu” duelako. Alduntzinen ustez “EAJk erraustegia eraikitzea lehenesten du birziklatzeko helburuaren aurretik”.

Ekainaren 12an amaitzen da Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko egungo ituna. Gipuzkoako Aldundiak esan du, baina, ez dela arazorik izango, Gipuzkoako zabortegiek aurreikusitakoa baino 30.000 tona gutxiago jasotzen baitute momentu honetan: “Eta Mallabiako eta Ermuko 5.300 tona hondakinak ere jasotzen segiko dugu” adierazi du Alduntzinek.