Gipuzkoa Zutiki hirugarren isuna jarri dio Ertzaintzak: handiagoa eta identifikatu gabeko kide bati

  • Ertzaintzak 900 euroko isuna jarri  dion kide hau ez du inoiz identifikatu. Eta kasualitatea izan edo ez, kide honek isuna jaso baino lehen ertzain baten aurkako prozedura penala martxan jarria du, Gipuzkoa Zutikeko asanblada batean ertzain honengandik jasotako kolpeengatik.


2016ko urriaren 26an - 07:08

Horrela kontatu du Haizea Nuñez Gipuzkoa Zutikeko abokatuak, kide bati orain isuna jartzeko ertzaintzak oinarritzat hartu duen egoera: "Asanblada egiten ari ziren, Gipuzkoa Plazan. Kideetako bati eskatu zion ertzaintzak identifikatzeko. Honek hasieran  ez zuen bere identifikaziorik atera. Identifikazioa ateratzean ertzainak gainera etorri zitzaizkion eta arkupeetara eraman zuten. Bitartean, gertakizun hura grabatzen ari zen ARGIAko kazetari Gorka Bereziartuarengana jo zuten beste ertzain batzuek eta mugikorra kentzen saiatu ziren. Gipuzkoa Zutikeko beste kide bat (isuna jaso duena) ertzainen eta kazetariaren artean jarri zen, bestea kazetaria zela esanaz behin eta berriz ertzainei. Orain isuna jaso duen kide horrek, momentu horretan ertzainen kolpeak jaso zituen eta Gorka Bereziartua kazetariaren ondoan egon zen, ertzainek kazetaria arkupeetara eraman arte. Gipuzkoa Zutikeko kide honek bera kolpatu zuen ertzainari identifikazio zenbaki profesionala eskatu zion. Ertzainak ez zion eman, baina Gipuzkoa Zutikeko kide honek ikusi egin zion eta gogoan hartu. Kide hau oinez joan zen sorosle etxeraino, gel batzuen bila plazan dagoen taberna batetik pasa ondoren. Inongo momentutan ez zion ertzaintzak identifikatzeko eskatu".

Identifikatu ez bazuten, nolatan isuna?

Bai isuna jaso berri duen kide honek eta bai Bereziartua kazetariak, kolpatu zituen ertzainaren aurkako salaketa jarri zuten, biharamunean, Donostiako Goardiako Epaitegian. Ertzainen kontrako Zigor arloko prozedura martxan dagoela azaldu du Nuñezek: "Ikerketa fasean dago, instrukzioa ez da amaitu. Ertzain honek adierazpen judiziala egin zuen eta onartu zuen baietz, bera zela identifikazio zenbaki hura zuena eta irudietan agertzen zena. Baita ere onartu zuen bere “defentsa” (porra) erabili zuela 'bere burua babesteko'".

Orain, prozedura penala martxan jarri duen Gipuzkoa Zutikeko kide honi iritsi zaio isuna, Nuñez abokatuaren hitzetan "kasualitatez, bere garaian identifikatu ez bazuten ere. Ertzaintzak isun horretan dio kide honek eraso egin ziola ertzaintzari, ostikoak jo zizkiela eta ihes egin zuela. Gogoratu behar dugu inork ez ziola identifikatzeko eskatu, eta oinez joan zela sorosle etxera plazan bertan dagoen taberna batetik pasa ostean. Inongo momentutan ez zuen egin 'ihes' edo korrika, isunaren ebazpenean esaten duten bezala". Isuna ekarri duen espedientea noiz zabaldu zioten jakitea da gakoa, benetan egun hartako ekintzei erantzuten dien jakiteko edo kide honek ertzainaren kontra abiarazitako prozedura penalari erantzun moduan bidalitakoa den ondorioztatzeko. Izan ere, urtebeteko epea du poliziak oraingo Mozal Legearekin, ekintzak gertatu eta haien ondorioz isunak jartzeko.

"Motibazio politikoa" isunaren kopuruan (900 euro)

900 eurokoa da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak (Segurtasun Koordinazio Zuzendaria da ebazpenaren arduraduna) kideari jarritako isuna. Nuñezek azaldu duenez, "Mozal Legearen 36.6 artikulua (erresistentzia, desobedientzia edo ez identifikatzea) urratzea da zigortu dutena. Baina horren aurrean gutxieneko isuna 602 eurokoa da eta isunek proportzionalak izan behar dute. Ez dute argudiatzen isuna 900 eurokoa izateko oinarri nahikorik". Nuñezek azalpen bikoitza ikusten dio isun honi: "Lehenbizi ikusten dut martxan dagoen Zigor arloko prozedurarako ertzainen defentsa estrategiaren parte dela, baina isunaren zenbatekoa ikusita, motibazio politikoa ere ikusten dut. Dirua biltzea eta desmobilizazioa, gizartea erretzea bilatzen dute. Lan handia eskatzen du isunei aurre egiteak, eta lan horretan ematen dugun denbora benetan garrantzitsua denari kentzen diogu, alegia, erraustegi proiektua eta inposatu nahi diguten bizi eredua borrokatzeari".

Epaiketaraino joateko prest

Gipuzkoa Zutikeko abokatuak iragarri du "bide administratibo osoa" egingo dutela, eta hau agortzen bada, "epailearen aurrera joateko asmoa" dutela: "Denean defendatuko dugu erasoa ertzainak egin zuela".

9.000 euro isunetan.  Zorraren Festan elkartasuna

Nuñezek aitortu du ez dagoela zehatz jakiterik orain arte ertzainek identifikatu dituzten kideek isunik jasoko duten, eta zenbatekoa izango den bakoitza. Baina Gipuzkoa Zutikek, bada ezpada, 9.000 euroko poltsa komuna biltzeari ekin dio. Ekarpena egiteko modu bat izango da larunbatean Hernanin egingo duten "Erraustegiaren Zorraren Festa"n parte hartzea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa Zutik
Zigorrean oinarrituko ez den justizia baten alde

Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]


Bi ertzainen aurkako epaiketa bihar, Gipuzkoa Zutik kanpaldian legez kanpoko atxiloketak egin izana egotzita

Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]


2018-09-26 | ARGIA
Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.


2018-09-24 | ARGIA
Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]


Erregimenak linfoma bat dauka Gipuzkoan

Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako... [+]


2017-05-28 | Dani Blanco
Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa argazkitan

Erraustegiaren Aurkako Eguna egin dute Zubietan larunbatean. Egun osoko egitarauaren ostean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deituta martxa egin dute mila bat lagunek. Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu dira, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.


Gipuzkoa Zutik-ek lortu du errausketaren protesta eramatea Zubietako plantaren ‘zero eremu’raino

Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko... [+]


2017-05-26 | ARGIA
Ilara luzeak eragin ditu erraustegiaren aurkako ‘Barraskilo operazioak’

60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta... [+]


2017-05-19 | ARGIA
Martxa nazionala deitu du erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurka Gipuzkoa Zutikek M27rako

“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita... [+]


Zubietan obrak hastear direla eta, ‘erresistentzia fasea’ abiatu du Gipuzkoa Zutik-ek

Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela.


Gipuzkoa Zutikek Markel Olanori: “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua”

Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean.


Gipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du

Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.


Haizea Núñez, abokatua
“Epe luzerako estrategiak behar ditugu herri mugimenduetan, beti erantzuten ez aritzeko”

Euskal Herrian jaio, Madrilen hazi, eta 23 urterekin itzuli zen Donostiara Haizea Núñez. Zuzenbidea ikasten hasi zenerako, bazekien boterearen arma estrategikoa zela hura, eta ez guztiok berdin epaitzen gaituen justizia itsuaren eremua. Hala ere, abokatu-lanetan... [+]


Eguneraketa berriak daude