argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoa Zutikek erraustegiaren kontratua eskatu die Foru Aldundiko agintariei BDHren azken gauean
  • Larunbatean, 26, buzo zuriz mozorrotutako jende talde batek Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregi inguruetan pankartak eskegi dituzte Zubietako erraustegia salatu eta agintariei eskatuz kontratua erakusteko.

Zero Zabor @zero_zabor 2018ko maiatzaren 28a

Donostiako erdi gunean Bizitza Da Handiena ekimena –Munduko Turismo Erakundeak bertan egin duen biltzarra bitartean hiriburuaren turistifikazio gehiegizkoa salatu duena – bere azken txanpan sartua zenean burutu dute beren salaketa, egitarauan aurreikusi gabe zegoena. Gipuzkoa Zutik taldeak bere gain hartu duen ekintzan jende talde batek pankartan zintzilikatu dituzte bai Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian. Zaharberritze lanetan dagoen eraikinaren aurrean "Ustelak, erakutsi kontratua" eta Zubietako erraustegia salatzen duten beste mezuak zeuzkaten idatzirik.

Bide batez, Gipuzkoa Zutikek oroitarazi du oraindik zabalik dagoela Change.org gunean Gipuzkoako agintariei Zubietako erraustegiaren kontratua erakuts dezaten eskatzeko sinadura bilketa. Igandea, 27, arte 3.047 sinadura zeuden bilduta.