"Ustelak lurpera, bizitza da handiena" lelopean, iganderako deialdia egin dute Donostian, Gipuzkoa Zutik izenpean. Egoera politikoaren kritika egiten duen irakurketa batekin zabaldu dute deia. Lotarako zakuak eramateko dei egin dute.
Klase politikoak biztanleen %1aren interesei erantzuten diela eta hauek beste guztien kontu bizi direla uste dute. Gizartea apalduta eta indibidualizatuta nahi dutela salatu dute.
Horren aurrean, nazioartean espazio publikoaren okupazioa eta borroka sozialak uztartzen dituzten mugimenduekin bat egin eta deialdia zabaldu dute.
"Erraustegia Gipuzkoako politika eta sistema ustel honen sinboloa da dudarik gabe, eta orain hau geratuko dugu eta berekin batera gainerako dena", diote. "Bizitzaren aldeko txispa" izatea nahi dute.
Ordezkaririk eta hierarkiarik gabe, borroken arteko puntu komunak bilatu nahi dituztela diote.
Bideo hau ere zabaldu dute, #Ezgoazetxera traolarekin:
Hemen zabaldu duten oharra:
Gipuzkoa Zutik deialdia: M29 ez goaz etxera
"Hemen oso ondo bizi da..." biztanleen %1-a, lauzpabost familia. Eta horiek hurrengo hiru belaunaldietan kolpe zorrik jo gabe ongi bizitzen jarraituko dute, denon diruarekin beren interesei bakarrik erantzuten dieten proiektuak aurrera ateraz. Oso erraza da.
Bost axola astakeria guzti hauek ordaintzen ari garenak prekarioak, etxetik kaleratuak, langabetuak garen. Berdin zaie airea, lurra eta janaria pozoitzea.
Eta guk hemen ongi bizi nahi dugu... baina herritarron %100. Eta hil ere zahardadez hil nahi dugu. Bonba kimiko-biologikoak kudeatzen dituzten arduradun politiko suizida hauekin, gaixotasunak eta heriotzak aurre-programatzen dituzten "teknikari" salduekin... nork zaintzen du herritarron osasuna eta bizitza duina? Nora goaz?
Erabat indibidualizatuta eta apalduta nahi gaituzte. Atzera goaz.
Inflexio puntu bat behar dugu
Gipuzkoako lau familiaren patrika betetzeko egiten duten jokaldia beti bera delako, haserreak, borrokak eta erantzunak elkartu behar ditugu. Sistema da arazoa, eta horretarako sinbolo bat hartu eta denon artean garaitu behar dugu. Erraustegia Gipuzkoako politika eta sistema ustel honen sinboloa da dudarik gabe. Orain erraustegia geldituko dugu, eta berarekin batera gainerako dena! Bizitzaren aldeko borroka hau herritarrok altxatzeko txispa izatea nahi dugu.
Amildegi batera garamatza %1ak Europan, Euskal Herrian eta Gipuzkoan. Troikatik hasita, gure agintari lokaletaraino, interes berei erantzuten dieten egitura politiko bat montatuta daukate, beren hedabide eta eragin-gune guztiekin. Lau urtean behin botoa eman, eta hortik aurrera herritarrok ez dugu hitzik ez erabakimenik, ezta gure bizitza baldintzatuko duten eta guk ordainduko ditugun proiektuetan ere!
Erraustegia egiten uzten badiegu, onartzen ari gara baietz, herritarron bizitzak baino gehiago balio duela betiko lauen diruak. Onartzen ari gara etorkizuneko belaunaldiak zorpetuta jaioko direla! Erraustegia onartzen badugu, arnasa garbi hartzea ere debekatuko badigute, zer geratzen zaigu? Asko dugu jokoan.
Herritarrak mundu osoan altxatzen ari dira, plazak hartuz botereari desafio egiten. Nuit Debout, M15, Saharako Gdem Izik, Istanbuleko Gezi eta mundu osoan zabaltzen ari den Occupy gara. Mundu mailako erantzuna behar du egoerak, eta Euskal Herrian ez dugu gutxiago izan nahi!
Zer proposatzen dugu?
Aldi berean eta batera jardunda politika hau aldatzeko palanka izan behar dugu. Eskaini diezaiogun gure denbora eta bizipoza inflexioa sortzeari.
Gaurdanik hasita denok hobeto bizitzea nahi dugulako, plaza hartu behar du bizitzak, pertsonek, norbanako bakoitzaren hitzak. Jar dezagun praktikan nahi dugun bizitza. Sakondu dezagun demokrazia zuzenean. Kalean, elkarrekin, eta gure artean sortuko dugun logika baten arabera mugitzen, desafioa gara dena kontrolpean nahi duen boterearentzat.
Mugimendua izango gara, ordezkaririk eta hierarkiarik gabe, borroken arteko puntu komunak bilatuz, ikaragarri pila baikara bestelako mundu baten alde lanean ari garenok. Mugimendua izango gara, denean ados jarri behar izan gabe, baina sinkronizatzean olatuak sortzeko gai dena.
MAIATZAREN 29AN EZ GOAZ ETXERA!
DONOSTIAKO GIPUZKOA PLAZAN ELKARTUKO GARA. LEHEN BATZARRA 16:00ETAN.
EKARRI BIZIPOZA, GORPUTZ ETA BURU ASKEAK, ETA LOTARAKO ZAKUA.
USTELAK LURPERA, BIZITZA DA HANDIENA!
Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]
Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]
Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.
Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]
Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako... [+]
Erraustegiaren Aurkako Eguna egin dute Zubietan larunbatean. Egun osoko egitarauaren ostean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deituta martxa egin dute mila bat lagunek. Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu dira, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.
Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko... [+]
60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta... [+]
“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita... [+]
Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.
Euskal Herrian jaio, Madrilen hazi, eta 23 urterekin itzuli zen Donostiara Haizea Núñez. Zuzenbidea ikasten hasi zenerako, bazekien boterearen arma estrategikoa zela hura, eta ez guztiok berdin epaitzen gaituen justizia itsuaren eremua. Hala ere, abokatu-lanetan... [+]