Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko urratutako zoruan. Tentsio gune batzuez landa, istilu berezirik ez da suertatu ingurura Barne Sailak bidalitako ertzainekin. Zazpietatik aurrera zutabeetako jendea iristen joan da bueltan Zubietako plazaraino, helburua lortu izanaren poza aurpegietan.