argia.eus
INPRIMATU
Gibraltarrentzat “autodeterminazio eskubidea” lortzeko AEBetako zenbait kongresista presionatu zituen Espainiak
  • Espainiak presio sekretua egin zion AEBetako Kongresuari Gibraltarren gaineko subiranotasun partekatua lortzeko, filtratu den gutun baten arabera.

     

Mikel Eizagirre 2020ko abuztuaren 06a
AEBetako kongresua. Argazkia: Wikimedia Commons

Espainiako Gobernuak kanpaina sekretu batean murgildu zen AEBetako biltzarkideak presionatuz Britainia Handiari Gibraltarren gaineko subiranotasun esklusiboa kentzeko. Hala dio The Telegraph hedabide britainiarrak jasotako gutun sekretu baten kopiak.

2015ean idatzitako eskutitzean “atsekabe handia” adierazi zion Espainiak AEBetako Kongresuari, Gibraltar "autodeterminaziorako eskubiderik ez duen kolonia" dela esanez.

Une horretan, Espainia, Erresuma Batua eta AEBak eskuz esku ari ziren Ekialde Hurbileko inbasioan lanean, Afganistan, Irak eta Sirian “ISISen aurkako Nazioarteko Koalizioa” izeneko aliantza militarraren barruan. Espainiaren funtzio espezifikoa zehazteke zegoen arren, badirudi euren eskakizun historikoak berresteko probestu zutela aukera.

Holding delako biltzarkide batek Ramón Gil-Casares Espainiako enbaxadorearekin kongresuko bulegoan egindako bilera batean esan zuen enbaxadorea "oso kategorikoa" eta "oso oldarkorra" izan zela Gibraltarri buruzko kasua azaltzean. Geroago, Santiago Cabanasekin, egungo Espainiako enbaxadorearekin, afari batera joan zela esan zuen, eta hark kontu bera mahai gaineratu ziola.

Holding jaunak honako hau esan zuen : "Ez dute nahi Gibraltarrek AEBetatik inolako laguntzarik edo aitorpenik jasotzea, horrek zapuztuko egingo lukeelako Espainiak Gibraltar berreskuratzeko egin duen ahalegina, batez ere Brexit-i buruzko negoziazio hauetan". Horrez gain, zera esan zuen: "Uste nuen lerroa gurutzatzen ari zirela Gibraltarri buruzko gezurrak esanez. Harrigarria zela iruditu zitzaidan”.

Connolly delako beste kargudun batek antzeko esperientzia izan omen zuen diplomazia espainiarrarekin. Britainia Handiak Gibraltarri buruz egindako erreklamazioak babesteko ebazpena sinatu zuen, eta Espainiako enbaxadorearen hiru gutun jaso zituen; 2014an lehena, 2015ean bigarrena eta 2016an hirugarrena.

2016ko urriko gutunean, Britainia Handiak Europar Batasunetik irtetearen alde bozkatu eta lau hilabetera, enbaxadoreak adierazi zuen Gibraltarrek Brexiten aurka bozkatu zuela, eta plan bat proposatu zuen Britainia Handiak lurraldearen subiranotasun esklusiboa gal zezan.