Lehenik eta behin, gure doluminak helarazi nahi dizkiegu abuztu hasieran hildako emakumearen senide eta lagunei.
Gaintxurizketako biztanleak kokoteraino gaude administrazioaren eta arduradunen utzikeriarekin.
Auzoan bizi garenak kotxea hartzera derrigortuta gaude, gure helmugara era seguru batean iritsi nahi badugu. Jakina da inguruko errepideetan oinezkoentzako azpiegiturarik ez dagoela: ez espaloi, ez zebrabide, ez bidegorri ez semaforo… Baina GI-636 honetan arriskua areagotu egiten da.
Gure etxebizitzetatik garraio publikora edo beste edonora joateko, bizitzak arriskuan jarri behar ditugu, elkarren ondoan dauden hiru errepide gurutzatu behar baititugu inolako segurtasunik gabe
Gure etxebizitzetatik garraio publikora edo beste edonora joateko, bizitzak arriskuan jarri behar ditugu, elkarren ondoan dauden hiru errepide gurutzatu behar baititugu inolako segurtasunik gabe. Eta ez dira edonolako errepideak ez, abiada bizian doan kotxe eta kamioi andana pasatzen da hemendik.
Maiz gertatzen dira ibilgailuen arteko talka eta istripuak, baina oinezkoak gara zaurgarrienak, azken istripuan bezala, bizitza galtzen baitugu. Gehiegi dira errepide honek eramandakoak, zenbat gehiago beharko dira arduradunek konponbidea jarri dezaten?
Nahikoa da!
Gipuzkoako Foru Aldundiari, Euskotreni, ADIFi eta dagokien arduradunei benetako irtenbideak jar ditzaten eskatzen diegu!
Bizitza bat gehiago ere ez!
Gaintxurizketako bizilagunak