argia.eus
INPRIMATU
Geyser HPC enpresak Euskal Herriko hondakin azpiegituretan egin dituen beste lanak

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2020ko otsailaren 17a

Vocento taldeak zabaldutako informazioaren arabera, 2004an Mondragon Taldeko LKS enpresak egindako Zaldibarko zabortegiaren proiektua, 2007an Jaurlaritzaren Ingurumen Baimena jaso zuena eta 2011n Zaldibarko Udalak obrak ekiteko baimena eman zion hura, aldatu egin zuen Geyser HPC enpresak, enkargu hori eman baitzion zabortegiaren jabe den Verter Recycling enpresak. Albiste honetan duzu dena kontatua, dokumentuen loturekin.

Zer beste lan egin ditu Geyser HPC enpresak Euskal Herriko hondakin azpiegituretan?

Buletin Ofizialak aztertuta atera dugun informaziotik, hara: Geyserek 2007an, 2010ean eta 2013an Ingurumen sailarentzat gutxienez lau lan egin zituen. Zaldibarko proiektua "eraldatzen" hasi eta obra bukatu arteko tartea (2007-2011) barnean hartzen du epe horrek:

- Ingurumen sailarentzat "Goiaingo industrialeko lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa" (2007). Ustez kutsatutako tokietan eraikitako industria-aldeen lurzoruen kalitatea ikertzea (2007). zabortegi publiko ez aktiboen ingurumen-eragina zaintzeko eta segimendua egitea (2010). Zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzeko eta segimendua egitea (2013).

- Donostialdeko San Marko zabortegiaren ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko proietua (2011). Zabortegiko I. fasea ixteko eta berreskuratzeko proiektuaren zuzendaritza fakultatiboa (2004an). Zabortegiaren II. Fasea itxi eta berreskuratzeko xehetasun-proiektua idaztearen kontratua (2009).  Aizmendiko zabortegian hondakin ez-arriskutsuetarako gelaxkaren I. faseari dagozkion obren zuzendaritza (2015).

- Beasaingo Sasieta zabortegia direktibaren esijentzietara egokitzeari buruzko ikerketa (2000). Sasieta zabortegiko 1 faseko berreskuratze eta itxiera proiektuko obra zuzendaritza (eta beste hainbat lan) (2008). Zabortegiaren mugak handitzeko proiektua idaztea (2008). Zabortegia berreskuratu eta ixteko 2a faseko proiektua (2016).

- Bergarako Epele: zabortegiaren egokitzapenari buruzko azterlana, hondakinak za¬bortegian utziz hondakinen ezabatzea arautzen duen Errege Dekretuaren eskakizunei jarraituz (2003).

- Bilbo, Artigas: gordailua zigilatzeko eraikuntza-proiektua idazteko laguntza teknikoa (2003an).

- Bermeoko erraustegiaren lehengo hondakindegia aztertzeko ikerketa (2006).

- Barakaldo: Bakea-Tellaetxe aldean lurzoruaren kalitatearen ikerketa eta ingurumeneko jarduketen azterlanak (2012)

- Urduña: zabortegia berreskuratzeko eta zigilatzeko proiektua eta Los Milanos kokalekua kontrolatzeko lanak egitea (2014).

- Igorre: hiri hondakinen deposituan ingurumen berreskurapena egiteko lanen aholkularitza eta zuzendaritza teknikoa. III Fasea: behin betiko ixtea. (2017)

- Galdakao: kutsatuta egoteko arriskua duten lurzoruetan jardutea: Tiro Zelaia eta Basabera bidea (2017)

- Bizkaiako Ur Partzuergoak kontratatu zuen 2018an Ibarra auzoan lurraren erresistentzia termikoa neurtzeko.