Ostiral arratsaldean hasita, hainbat liburu aurkeztu eta solaserako aukera bat edo beste eskainiko dira Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plazan. Mariasun Landari omenduz zabalduko dute azoka.
Doinuele Euskarazko Plazen Sarea sortu denetik, elkargunearen aurreneko hitzordua asteburu honetan izango da: Geure Gelatik liburu azoka, Azkoitian, martxoaren 24 eta 25ean, Elkarguneko Herriko Plazan. Goizetan, 10:00etatik 12:00etara zabalduko dira ateak, eta arratsean, 17:00etatik 20:00etara.
Horrez gain, izango dira makina bat liburu aurkezpen eta solaserako hitzordu:
Martxoak 24, ostirala
17:00etan: Irekiera. Mariasun Landaren ibilbideari aitortza, Arantxa Urretabizkaiak aurkeztuta.
17:30ean: Mariasun Landaren hitzaldia, Annie Eraux idazleari buruz (2022ko Nobel saritua izan zen).
18:30ean: Umeentzako Dorotea (Pamiela) album ilustratuaren ipuin kontaketa / Collage tailerra, Amaia Egidazurekin.
Martxoak 25, larunbata
10:00etan: Petare (Emagin / Txalaparta). Leire Ibarguren egileak Miren Egiguren protagonista elkarrizketatuko du.
11:00etan: Natura gure esku (Alberdania). Aiora Zabala Aizpururen liburua. Aurkezlea, Naiara Elortza.
12:00etan: M ama eme ume (Elkar), Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez. Aurkezlea, Josune Herrarte.
17:00etan: Mahai ingurua: "Gazteentzako literatura", Jasone Osoro eta Alaine Agirrerekin. Moderatzailea: Xabier Mendiguren.
18:00etan: Ibilbidea (Tz Testu Zaharrak), Egeriaren liburuaren aurkezpena, Maite López Las Heras itzultzailearekin. Aurkezlea, Julen Garate.
19:00etan: Emakumeek idatzitako testuen irakurketa, 20 lagunen ahotsetan.
20:00etan: Azokako partaideentzat (irakurle, saltzaile, idazle...) modakutxoa.
(Salmenta postuak: Amaitz, Hizki eta Lujan)