argia.eus
INPRIMATU
Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak gatazkaren esanahiaz egingo du gogoeta
  • Pentsaera eta aurreiritziei desafio egiten dioten lanak egongo dira ikusgai Algortako Ereaga hondartzan kokatuko den erakusketan, irailaren 5etik 30era.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 28a

"Gatazka-ostea. Elkarrizketa berreraiki" izenburua duen XII. edizioak iaz hasitako "Trantsizioak" ildoari jarraitu eta irudien bidez, gatazka osteko garaietan eta elkarrizketan jarriko du arreta. Modu berean, diskurtso hautsien berreraiketa eta gero sortzen diren aukera, egoera eta harreman berriak hartuko ditu bere baitan.

Luca Locatelli, Zanele Muholi, Sofia Moro, Gohar Dashti, Markel Redondo, Julián Barón eta mundu mailako beste 23 sortzaileren lanak ikusgai egongo dira.

Edizio honetako berrikuntza nagusia Jump Trump da. Erik Kessels eta Thomas Mailaenderrek sortutako koltxonetak Donald Trump AEBetako lehendakariaren aurpegiaren gainean salto egiteko aukera emango du.

Erakusketa guztiez irakur daiteke getxophoto webgunean.