Ertzaintzaren hainbat auto hurbildu da goizeko 8:00ak aldera Getxoko Tosura. Aldi berean, obrako langileak kanpaldiko eremura sartu dira eta handik ordu gutxira hondeamakinak lanean jarri dira, hasieran kanpaldiko eremutik metro batzuetara. Ertzainek han bildutakoak kanporatu eta ondoren hondeamakinek erresistentzia guneko etxola suntsitu dute.
Bertan lo egin duten hamarren bat lagun zeuden Tosuko landan Ertzaintzaren lehen autoak iritsi direnean. Tosu Betirako asanbladak sare sozialen bitartez zabaldutako laguntza deiari esker, apurka jendea hurbilduz joan da ingurura, baina 50 bat inguruk baino ez dute lortu Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak goizetik ipinitako oztopoak gainditzea, ezohiko bideak erabilita eta zenbait kasutan ertzainei izkin eginez. Kazetariei sartzen utzi diete, nahiz eta hasieran batzuei trabak ipini, ARGIAko eta Hiruka-ko kazetariei esate baterako.
Lehen ertzainak ailegatu bezain laster, bi lagun porlanez betetako bidoietan kateatu dira desalojoari aurre egiteko, horietako bat guneko etxolaren barruan; beste bat lau metro inguruko altuera duen plataforma batera igu da. Suhiltzaileek bidoietatik askatu dituzte lehen biak eta katea kendu diote hirugarrenari, baina hark ez duenez bere kabuz jaitsi gura izan, eta arriskuan ez zegoenez, jaistera behartu gabe joan dira. Ertzainen buruak esan du talde espezializatu bati deituko ziotela ekintzailea arriskutik gabe plataformatik bajatzeko, baina oraingoz ez da inor joan eta goian dago oraindik (22:30ean) Tosu Betirakoko kidea.
Etxola barruan kateatuta zegoen aktibista bertatik irtenarazi bezain laster, atearen aurrean jesarri dira 45 lagun inguru, herri harresia osatuz. Banan-banan eta kasu askotan gogorkeriaz atera dituzte ertzainek, poliziak bidean jarritako hesiaren bete aldean geratu diren eta zelaira iristerik izan ez dute dozenaka lagunen animozko oihuen artean. Horietako bi identifikatu ditu poliziak, hesia gainditu eta etxolaren ondoraino joaten ahalegintzagatik.
Kanpaldiaren gunea hustuta, etxola eraisteari ekin dio hondeamakina batek, tentsio handiko giroan. Hau idazteko unean han bilduta daude oraindik 30 bat lagun, besteak beste plataforman igota dagoen kidearekin zer gertatuko zain.
Erresistentzia baten ikurraren azken segundoak #tosu pic.twitter.com/dM7s5n55iV
— Unai Brea (@unaibrea) October 17, 2017
Azkenak ateratzen #Tosu tik, gogorkeriaz pic.twitter.com/Gs3vBkUiPK
— Unai Brea (@unaibrea) October 17, 2017
#tosu pic.twitter.com/sJuduvOjNr
— Unai Brea (@unaibrea) October 17, 2017
Banan banan ateratzen hasi dira etxola aurrean daudenak #Tosu pic.twitter.com/2Ft6CIGPfc
— Unai Brea (@unaibrea) October 17, 2017
Tosu Betirako plataformakoek adierazi dute "nahiz eta kaleratzea lortu, erresistentziarekin aurrera jarraituko dutela parkinga geldiarazi arte". Horretarako, herritar guztiei laguntza eskaera luzatu diete hurrengo mobilizazioetan parte har dezaten: gaur elkarretaratzea egingo dute Telletxe kalean, 19:30ean, ondoren erresistentzia akanpada paratuko dute San Nikolas/Txiki eta Otaegi plazan. Bihar, urriak 18, 20:00etan manifestazioa egingo dute San Nikolasetik abiatuta, desalojoa eta obra ilegalen hasiera salatzeko; eta larunbatean, hilak 21, bigarren manifestazioa eta kontzertua egingo dute, Telletxen, eguerdiko 12:30ean hasita.
Hondeamakina kateatua dagoen laguna txabolotik irtetea itxaroten dago hura botatzeko! #Tosubetirako pic.twitter.com/ZQJOuNeBxM
— Tosu Betirako (@Tosu_Betirako) October 17, 2017
Kateatutako bat askatzen hasi dira suhiltzaileak!
— Tosu Betirako (@Tosu_Betirako) October 17, 2017
Los bomberos han comenzado a soltar a uno de los encadenados!#TosuBetirako pic.twitter.com/dP6dKrcvNN
Hondeamakinak lanean hasi dira #Tosu-n, jendea "Andra Mari ez ikutu" oihuka pic.twitter.com/h56Us3Vt0L
— Unai Brea (@unaibrea) October 17, 2017
Suhiltzaileak iritsi dira #tosu-ra, porlanez betetako bidoietan besoa kateatuta dauden ekintzaile biak zelan askatu aztertzera pic.twitter.com/VSlIQw6KGp
— Unai Brea (@unaibrea) October 17, 2017
Ahalik eta jende gehien etortzeko eskatu dute @Tosu_Betirako.ko kideek; sarbidea oztopatzen ari da Ertzaintza, 3 furgonarekin #Tosu pic.twitter.com/NzRpfS2iuI
— Unai Brea (@unaibrea) October 17, 2017
Hasiera batean sartzea galarazi dit Ertzaintzak baina #Tosu_ra iritsi naiz, tentsioa, ertzainak landan sartu dira, obrako langileak ere bai pic.twitter.com/P77yOVREKh
— Unai Brea (@unaibrea) October 17, 2017
Abuztuaren hasieran jaso zuten epaileen huste agindua. Ordutik hona hainbat ekimen antolatu dute Tosuko landan, kaleratze arriskuari aurre egiteko.
Sei urtez borrokan
2011n amaitu zuten Getxo eta Berango arteko Ibarbengoako metro geltokia eraikitzen, baina ez da sekula erabili. Oraingoz gauzatu ez den plan handiago baten parte zen geltokia: 8.000 etxebizitza landa izaerari eutsi dion eremuan, eta aparkaleku handia. Etxebizitzen proiektua alboratuta dago behin-behinean, ez ordea aparkalekukoa. Herritar talde batek sei urte darama hura egin nahi duten zelaian, egitasmoa geldiaraziz eta aldi berean bizimodu alternatiboa eraikiz.