Asteazkenean, hilaren 26an, manifestazioa deitu dute Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko udal-eraikina eraistearen kontra. Erromo Plataformak antolatuta, 19:30ean elkartuko dira bertan.
Getxoko Udalak Lope de Vega kaleko udal-eraikina bota gura du, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, Belaunaldien Arteko Zentroa egiteko. Erabaki horren aurka, auzoko gazte eta nagusiek askotariko mugimenduak eta mobilizazioak egin dituzte proiektua geldiarazteko asmoz: itxialdiak, okupazioak, manifestazioak, sinadura-bilketak... Asteazkenean, maiatzaren 26a, berriro ere elkartuko dira, 19:30ean, Romo Plataformak deituta.