argia.eus
INPRIMATU
Getariara itzuliko da Espainiako armada, uztailean
  • 'Juan Sebastian Elcano' ontzia Getariara ekarriko dute, Elkanoren espedizioaren bosgarren mendeurrena baliatuta. Espainiako itsas armadako ofizialen formakuntzarako erabiltzen dute ontzia.

Urola Kostako Hitza @ukhitza 2019ko martxoaren 29a
‘Juan Sebastian Elcano’ itsasontzia.

Espainiako itsas armadaren Juan Sebastian Elcano ontzia Getarian izango da uztailaren 6an eta 7an, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Aurten bete dira 500 urte munduari bira eman zion espedizioa hasi zela, eta mendeurren hori baliatuko du Espainiako armadak Getariara etortzeko.

Espainiako armadako iturriek zabaldu dutenez, “sinbolikoa” izango da Getariako bisita; ate irekien jardunaldiak egingo dituzte. Geldialdi “teknikoa” Getxon (Bizkaia) egingo dute, uztailaren 8an eta 10ean. Gainera, “agintarientzako ekitaldi” bat ere ari dira antolatzen. Elkanoren ohiko lehorreratze ekitaldia abuztuaren 7an izango da.

Juan Sebastian Elcano eskola ontzi bat da, eta Espainiako itsas armadako ofizialen formakuntzarako erabiltzen dute. Helburu horrekin egingo dute udako bidaia ere. Gaur egun, Mexiko eta AEB artean dago ontzia; asteburuan irten zen Veracruzeko portutik, eta igandean da iristekoa AEBetara.

Albiste hau Urola Kostako Hitzak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.