argia.eus
INPRIMATU
Gervasio Sanchez: “2005etik zekien El Paisek presoak torturatzen zituztela soldadu espainiarrek”
Lide Hernando @lidehernando 2013ko martxoaren 18a

"2004ko martxoan Flayeh al Mayali irakiarrak, El País egunkariaren itzultzaile zenak, soldadu espainiarrek emandako tratu txarrak salatu zituen" dio horietako batean, eta nahiz eta "hainbat hilabetez El Paiseko erduradunei bere itzultzailearekin gertaturikoa ikertzeko eskatu, ez zidaten jaramonik egin". Hegoamerikan, Persiako golkoan edota Bosnian egondako gerra kazetari honek hainbat kazetaritza eta argazkilaritza sari irabazi ditu.