Herriaren Defentsarako Indarrak (HPG) talde matxino kurduak Kurdistan hegoaldeko Bradost eskualdean ezarri den Turkiako unitate militar baten aurka eraso egin eta hamabost soldadu hil ditu astelehenean, ANF agentziak jaso duenez.
Hamabost hildakoez gain, beste hainbat zauritu dira. Erasoak Mártir Agiri eta Mártir Piroz Kanpaina Iraultzaileen baitan egin dituzte.
Gerrillak hiru aldiz eraso egin dio Turkiako armada “inbasoreari”. Igande goizaldean lehenengoz, astelehen goizean gero, eta astelehen arratsaldean azkenik. Armada turkiarrak obusekin eta granadekin erantzun du.