argia.eus
INPRIMATU
Gerraren aurkako erresistentzia feminista
  • “Askok esaten diogu ezetz gerrari, inperialismoari, patriarkatuari, autoritarismoari eta militarismoari”, diote Gerraren aurkako erresistentzia feminista manifestua sustatu duten hainbat herrialdetako ehun bat emakumek.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 18a
Ilustrazioa: Sra. Milton / Pikara

Mila lagunek baino gehiagok sinatu dute manifestua. Horien artean daude, besteak beste, Anabel Sanz eta Tele Maldonado FeministAlde taldeko kideak, Pikara aldizkariko Andrea Momoitio eta June Fernández, eta Elixabete Perez Gaztelu hizkuntzalaria.

Sinatzaileek gaitzetsi egin dute “Putinen erregimenak abiatutako inbasio militarra”, baita “espiral belizista” elikatu duten erabakia ere, gatazkari armak gehitu eta gerra-aurrekontuak handitzen dituzten heinean, NATOri erreferentzia eginez: “Armek betikotzen dituzte gerra, basakeria eta sufrimendua. Ez dago bakea baino segurtasun handiagorik”.

Babesa agertu diote, batetik, “bakea berreskuratu eta su etena eskatu duen Ukrainako herriari”; eta bestetik, “Putinen erregimenaren errepresio eta mehatxuen gainetik kalera atera diren errusiarrei”.

Besteak beste Ukrainaren kanpo zorra (125.000 milioi dolar) barkatzeko eskatu dute, eta FMI Nazioarteko diru Funtsak urteotan inposatutako erreforma eta baldintzak salatu dituzte.