argia.eus
INPRIMATU
Gerra Zibileko obus bat aurkitu dute Oñatin
  • 1936ko Obus lehergailu bat aurkitu dute abenduaren 15ean Oñatiko Mendiko Kalean. 

Jone Markuleta @JMarkuleta 2020ko abenduaren 16a
Argazkia: Goiena.eus

Gerra Zibileko obus bat ustekabean aurkitu dute abenduaren 15ean Oñatin. Herriko Mendiko kaleko lursail batean lanean zebilela, jabeak hodi metaliko bat jo du eta 60 zentimetro inguruko obus bat atera du lurpetik. 

Lehergailua aurkitu ondoren, Oñatiko Udaltzaingoari eman dio abisua, eta honek Ertzaintzari pasa dio kasua, jaurtigaiak manipulatzeko eta kentzeko eskumenak behar direlako. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 60 zentimetroko luzera eta 60 kiloko pisua duen obusa da, Gerra Zibilean erabilitako handienetako bat.

Iurretako agenteak bertaratu ziren Oñatira, eta lekuari buruzko oinarrizko azterketa egin dute. Ezin izan dutenez zehaztu herdoilduta ote zegoen eta kargarik ba ote zuen edo ez, jaso eta Arantzazuko harrobira eraman dute, ustiatzeko asmoz.