Dagoeneko 68 gorpuzki atera dituzte Nafarroako Gobernuak burututako hamasei indusketa lanetan
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez Nafarroako Gobernuak Gerra Zibileko 68 gorpuzki aurkitu ditu orain arte egindako bilaketetan. Oraingo honetan Artazu herrian izan da 2016an eraikitakomonolitotik gertu.
Lan hauek Nafarroako Gobernuak legealdi honetan jarritako indusketa planaren barruan daude. Nafarroako Gobernuak argitaratu duenez, hamasei indusketa lan eta hogei azterketa egin dituzte.
Igandean egin zen indusketa eta Aranzadi elkarteak egin zuen Nafarroako Gobernuarekin duen hitzarmena dela eta. Bi biktimen jatorria oraindik ez da ezaguna. Herriko testigantzen, arabera 1936ko irailaren bukaeran hil zituzten.